MADDALEN SARIA

| |
2. Titanic
Behin Lorea izeneko neska bat eta Josu izeneko mutil bat zeuden. Loreak diru asko zeukan eta Josuk ez, baina biak Titanic-era igo ziren.

Lorea ezkondu behar zen Asierrekin ( mutil bat zen ), bere amak dirua behar zuelako. Baina Loreak ez zuen nahi. Horregatik, Lorea Titanic-etik bota egingo zen, baina Josuk ez zion utzi. Hor, ezagutu egin ziren. Titanic-en pasatu zuten denbora pila bat, eta oso oso oso ondo pasatu zuten.

Titanic-ek iceberg batekin topo egin zuen. Eta ordu bat pasa eta gero itsaso barruan geratu zen. Txalupa batzuk zeuden eta pertsona asko salbatu ziren, aberatsak eta besteak ere bai! Lorea ere ia ia salbatzen zen , baina Josurekin nahi zuen egon.

Titanic hondoratzen ari zen, txalupetan zeuden pertsonak ikusten zuten nola Titanic-a ari zen urperatzen. Titanic-a erditik puskatu zen, Josu, Lorea eta guztiek beldur asko zuten. Ia jende guztia uretan zegoen.

Josu eta Loreak ate puskatu bat aurkitu zuten baina bakarrik pertsona bat sartzen zen. Josuk Loreari utzi zion igotzen, uretan Lorea ez hiltzeko izotzarengatik.

Denbora pasatzen zioan, eta ia jende guztia hil zen. Bakarrik txalupa batek erabaki zuen uretan zeuden pertsonengana joatea, laguntzera. Loreak txalupa ikusi zuen, eta Josuri esnatzen saiatu zen . Eta azkenean, lortu zuen. Biok salbatu ziren.

Azkenean, Josu eta Lorea Nueva Yorkera iritsi ziren eta Titanic ozeano Atlantikoan geratu zen.

Hoiek bi, ume bat eduki zuten, eta istorio hau kontatu zioten mila aldiz!!! Eta umeak, bere lagunei ere kontatu zien. Hain famosoa egin zen istorioa, azkenean, telebistatik atera zela eta pelikula bat egin zutela ere bai!!!



loca lokisima

0 comentarios:

Publicar un comentario